Santiago, santua
(Santiago Gaztea edo Zuzena deitua). Kristoren hamabi apostoluetako bat (I. m.). Alfeoren semea. Haren bizitzari buruzko daturik ez dago ia; Juda apostolu santuaren anaia edo aita bide zen eta, batzuen arabera, harrika hil zuten. Jesusen anaia zela diote beste iturri batzuek (Mateo XIII).