Sankara, Thomas
Burkinafasoar politikari eta militarra (Yako, 1949 - Uagadugu, 1987). Maliren eta Burkina Fasoren (orduan, Volta Garaia) arteko gatazkaren heroia (1974). 1982ko azaroan, Saye Zerbo koronela aginpidetik kendu zuen ofizial taldeko kideetako bat izan zen. Uedraogo jeneralaren gobernuan Lehen ministro kargua izan zuen, 1983ko urtarriletik maiatza arte. Urte horretan, baina, atxilo hartu zuten, eta Burkina Fasoko gudarosteko buruzagitza eta Lehen ministro kargua kendu zizkioten. Hilabete batzuk geroago, abuztuan, Thomas Sankara kapitanak hartu zuen indarrez aginpidea, Jean Baptiste Uedraogoren kaltean. Harrezkero Iraultzaren Batzorde Nazionalekoa eta Burkina Fasoko lehendakaria izan zen. Oso harreman estuak izan zituen Libiako lehendakari Gaddafirekin. Estatu kolpe batean hil zuten, 1987ko urrian.