Sankt Gallen
(Fr. Saint-Gall). Suitzako ipar-ekialdeko hiria eta izen bereko kantonamenduko hiriburua, Konstantzako aintziraren hegoaldetik 12 km-ra, Steinach ibairen ertzean. 75.000 biztanle. Unibertsitatea. Industria (ehungintza, janari industria, tresneria mekanikoa) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira abatetxe zahar baten gainean eraikitako XIV. mendeko katedral barrokoa (XVIII. mendean berritua) eta abatetxeko liburutegia (1758-1767). v Historia. 614. urtean galiar-irlandar fraide batek sortu zuen ermita batean du jatorria. Abadia bihurtu zen 720. urtean eta 747an beneditarren ordenekoa egin zen. 1803. urtean sortu zen Sankt Gallen-go kantonamendua.