Sanguinetti, Julio María
Uruguaitar politikaria (Montevideo, 1939). Uruguaiko Errepublikako lehendakaria (1985-1989; 1995-). Zuzenbide ikasketak egin zituen eta zenbait argitalpenetako zuzendari izan zen: El Día, Correo de los viernes. Industria eta Merkataritzako ministro izan zen, eta Hezkuntza eta Kulturakoa. Hezkuntza Orokorreko Legea proposatu zuen, 1973an onartutakoa, eta gudarostearekin negoziatu zuen Uruguaiko demokrazia. Hamabi urtez Uruguai erregimen militarraren azpian egon ondoren, 1958an lehendakari hautatu zuten. Kontsentsuko politika erreformista bultzatu zuen, eta diktadura militarraren garaian giza eskubideak urratzeagatik auziperatutako militarren epaiketak bertan behera utzi zituen legea bideratu zuen. 1995ean lehendakaritza eskuratu zuen berriro, bere alderdiak aurreko urteko azaroko hauteskundeak gutxigatik irabazi ondoren. 1996ko abenduan, Uruguaiko sistema politikoan berrikuntza sakonak egin zitezen lortu zuen, erreferendum bidez; gobernuburuaren aginpidea handitzea, besteak beste.
- Sangha
- sango
- Sangre de Cristo mendiak
- Sangrices
- Sangüesa
- Sanguinetti, Julio María
- Sanjinés, Jorge
- sanjosetar
- sanjuandar
- Sanjurjo Sacanell, José
- Sankara, Thomas