Afrikako ekuatore aldeko ibaia, Kongo edo Zaire ibaiaren eskuinaldeko adarra. 1.700 km. Kamerungo Adamaua mendietan du iturburua, eta Mamberé izena hartzen du ibaiaren goi-ibilguak. Ikatz arro garrantzitsuak dira ibaiaren ibilguan zehar. Ontziz ibil daiteke.