Sanger Frederick
Britainiar biokimikaria (Rendcomb, Gloucester, 1918). Cambridge-ko unibertsitatean doktoretza egin zuen, eta 1939. urteaz geroztik unibertsitate berean kimika biologikoaren alorrean ikertzaile izan da. Ikerketa nagusiak proteinen egiturari buruz egin ditu. 1955ean intsulina osatzen duten aminoazidoen segida zehaztu zuen. 1958 eta 1980ko Kimikako Nobel sariak jaso ditu.