Sangallo, Antonio da
(Zaharra deitua). Italiar arkitektoa (Florentzia, 1455 - Florentzia, 1535). Giuliano da Sangallo-ren anaia zen. Arkitekto militarra izan zen gaztetan. Anaia hil ondoren hasi zen elizak egiten, anaiaren eraikuntza motari jarraituz. Obra nagusia: San Biago-ko erromes-basilika, Montepulcianon (Toscana).