San Valero Aparisi, Julián
Espainiar antropologoa eta arkeologoa (Valentzia, 1913 - Valentzia, 1997). Zuzenbidea eta filosofia eta letrak ikasi zituen Valentzian, eta historiako doktore egin zen Madrilen. Berehala arkeologiarako bidea hartu zuen. Lehenengo ikerketetan oinarrituta, lan hauek idatzi zituen, besteak beste: El Neolítico español y sus relaciones (1946, Espainiar neolitikoa eta bere harremanak), El origen de la agricultura y de la cerámica valencianas (1954, Valentziako nekazaritzaren eta zeramikaren sorrera) eta El neolítico valenciano (Valentziako neolitikoa), J. Aparicio Pérezekin elkarlanean (1977). Baina poliki-poliki etnologiaren eta antropologiaren bidetik egin zuen, eta hori argi ikusten da Apuntes de historia de la cultura (1970, Kulturaren historiari buruzko oharrak, P. García eta M. Gonzalorekin elkarlanean) eta El pueblo del Reino de Valencia (1988, Valentziako erresumako herria) lanetan, esaterako. 1948an Granadako Unibertsitateko kulturaren historia katedra eskuratu zuen eta 1950-1983 urteen bitartean historiaurreko eta antzinako historiako katedradun izan zen Valentziako Unibertsitatean. Horrez gainera, Ikerketa Iberiarren eta Etnologia Valentziarraren Institutua sortu eta zuzendu zuen. Julián San Valero izan zen antropologia kulturalari buruzko ikerketak egiten lehenengoa, eta Valentziako ikerketa etnologiko eta antropologikoen eskola modernoaren sortzailetzat hartzen da gaur egun.
- San Salvador
- San Saturnino
- San Sebastián
- San Stefano
- San Telmo
- San Valero Aparisi, Julián
- San Vicente de Arana
- San Vicente
- san
- San
- Sana