Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

San Salvador

El Salvador-ko hiriburua, errepublikaren mendebalean, Arelemate ibai txikiaren ertzean, San Salvador sumendiaren ekialdean, Ozeano Baretik 50 km-ra. 462.652 biztanle (milioi bat biztanle inguru ditu hirialdeak). Bi unibertsitate. Nazioarteko aireportua. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Errepublikako finantza, merkataritza eta industria (ehungintza, janari industria, kimika industria, tabakogintza, destilategiak) gune nagusia da. Monumentuei dagokienez, ez da kolonia garaietako eraikuntzarik geratu. Aipagarriak dira katedral txikia, El Salvador-ko museo nazionala (maia herriko bitxiak gordetzen dituena), eta Zientzia eta Industriaren museo nazionala.