San Stefano
(Gaur egun Yesilköy). Istanbul-go auzoa (Turkia). v San Stefano-ko hitzarmena. 1878ko otsailean, Errusiako eta Turkiako inperioek Balkanetako gerrari amaiera emateko izenpetu zuten hitzarmena. Haren arabera, Errumania, Serbia, Montenegro, Bosnia, Herzegovina eta Armeniako iparraldea galdu zituen Turkiak eta, ondorioz, guztiz zabaldu zen errusiarren eragina Balkan herrietara. Errusiako inperioaren barnean geratu ziren Armeniako iparraldea eta Errumaniako Besaravia. Bestalde, Bulgaria Handira bildu nahi izan zituzten hegoaldeko herri eslaviar guztiak. Austria-Hungariak eta Britainia Handiak ez zuten horrelakorik onartu eta, lau hilabete geroago, Berlinen hitzartu zen itunak aldaketa batzuk ekarri zituen San Stefano-ko hitzarmenera.