Nafar idazlea (XIX. m.). Zaraitzun, Eaurrieta herrian egon zen apaiz. Bonaparte printzearen laguntzaileetariko bat izan zen. Haren aginduz itzuli zituen San Mateoren ebanjelioa, Asteteren dotrina eta 50. salmoa. Lan horiek Londresen argitaratu ziren 1869an.