samovar
iz. Errusian eta inguruko herrialdeetan tea prestatzerakoan ura irakinarazteko erabili ohi den metalezko ontzia. Tximini moduko batek erdialdetik zeharkatzen du ontzia, ura horren inguruan jartzen da eta behealdean duen sarearen gainean ikatza edo beste erregairen bat ezartzen da. Ontzia kanilaz hornitua da eta kobrez edo eztainu aleazio batez egina.