Samuel
Israeldarren epailea eta profeta (Raman hila, K.a. XI. mendean). Filistindarren aurka borrokatu zen. Garrantzi handiko berrikuntzak egin zituen erlijioan. Israelgo monarkia sortu zuen Saul errege izendaturik, baina hark Jainkoaren esanei muzin egin zienean, Dabid izendatu zuen Samuelek errege isilpean.