Samuelson, Paul Anthony
Estatubatuar ekonomista (Gary, Indiana, 1915). Chicagoko Unibertsitatean eta Harvarden egin zituen ikasketak, eta azken horretan lortu zuen doktoregoa 1941ean. Ekonomiako irakasle izan zen Massachusettseko Institutu Teknologikoan 1940. urtetik aurrera. Ekonomia neoklasikoaren ordezkari nagusitzat hartzen da, eta ekarpen handiak egin dizkio ekonomia matematikoari eta orekaren teoriari. 1970ean Nobel saria irabazi zuen teoria ekonomikoa indartzeagatik eta teoria mikroekonomikoari egindako ekarpenengatik. Hainbat erakunde ekonomikotako kide eta aholkulari izan da. Samuelsonen lan nagusiak hauek dira: Analisiaren oinarriak (1947), Ekonomia politikoko ikastaroa (1948), Idatzi ekonomikoak (1966-1972).
- Samper, Pedro Jose
- Sampras, Pete
- samsara
- Samsun
- Samuel
- Samuelson, Paul Anthony
- Samuelsson, Bengtingemar
- samur
- samurai
- samurbera
- samurdura