Samosata
Siriako iparraldeko antzinateko hiria, Eufrates ibaiaren ertzean, Edesa-ko hiriaren iparraldean. Hititen, asiriarren eta erromatarren mendeko hiria izan zen. Erromatarren garaian estrategia balio handia izan zuen, eta Goiz Erdi Aroan bizantziarren eta arabiarren jomuga izan zen. Egungo Samsat hiria da.