Samara
(Antzina Kuibishev). Errusiako mendebaleko hiria eta izen bereko eskualdeko (53.700 km2 eta 2.694.000 biztanle) hiriburua, Volga eta Samara ibaien bilgunean. 1.275.000 biztanle. Industria (nekazaritza jarduerarako eta petrolio industriarako makineria, petrolio findegiak, kimika industria, janari industria, eraikuntzarako gaiak) eta lurpeko aberastasunen ustiapena (petrolio eta gas hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Oso indar-etxe garrantzitsua dago hiritik hurbil, Volga ibaian gora. Hiriko monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Antzaldaketaren eliza (1685), Kazan katedrala eta molde bizantziarrei jarraituz eginiko Smolensk eliza. v Historia. 1586. urtean sortu zuten hiria estepatik hurbiltzen ziren nomadei aurre egiteko. Hasieran biztanle gehienak kosakoak ziren, eta eskulangileak eta merkatariak heldu ziren ondoren. XIX. mendean oparotasun handia izan zuen hiriak burdinbideari esker batetik eta janari industriari esker, bestetik.