Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Samaria

edo Sebaste edo Sabastiyah. Palestinako erdialdeko antzinako hiria, muino baten gainean dagoena, Garizim eta Ebal mendien arteko igarobidean. K.a. 880. urtean sortu zen hiria, Omri-k Israelgo iparraldeko hiriburu bihurtu zuenean. Hiriburua izan zen asiriarrek K.a. 722. urtean suntsitu zuten arte. K.a. 37-4 urteetan Herodes Handiak hiria berriro eraiki zuen, eta gotorleku eta tenplu ikusgarriez hornitu zuen.