Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

samario

iz. Kim. Lur arraroen saileko gai bakuna (Sm; at.-z. 62; at.-m. 150,4). Lantanidoen sailekoa da. 7 isotopo egonkor ditu. Oso metal gogorra eta hauskorra da, itxuraz burdinaren antzekoa. Ez da oso ugaria izadian. Karbono monoxidoaren, karbono tetrakloruroaren eta metalen oxido askoren erreduzitzaile indartsua da. Pisu espezifikoa 7,53 g/cm3 du, 150 °C-tan erretzen da eta 1.072 °C-tan urtzen. Samarioaren oxidoa barioarekin edo lantanoarekin erreduzituz lortzen da. Neutroiak xurgatzeko gaitasun handia du. Bere konposatuak oso erabiliak dira beirak, laserren kristalak, iman iraunkorrak eta tresneria termoelektrikoa egiteko. Ikerketa metalografikoetan ere erabiltzen da.