Samaniego, Félix María
Arabar idazlea (Biasteri, 1745 - Biasteri, 1801). Valladolideko unibertsitatean ikasketak egin ondoren Frantziara joan eta entziklopedistekin jarri zen harremanetan. Euskal Herrira itzuli zenean ezkondu eta Bergara hartu zuen bizitokitzat. Azkoitiko Zalduntxoen elkarteko kidea izan zen, eta bere osaba Peñafloridako kondeak eskatuta, Fábulas morales (Alegia moralak) idatzi zituen Bergarako Errege Mintegiko ikasleentzat (1781). Bederatzi liburutan bildu zituen 137 alegia idatzi zituen, horietarik asko Esopo, Fredo, La Fontaine, Gay eta beste alegiagile klasikoen moldeei jarraituz: Txirrita eta inurria, Galeperra, Azeria eta bustoa, Euliak, Otsoa eta zikoina eta Esneketaria. Garai hartan ohi zenez, eztabaida ugari izan zituen beste idazle batzuekin, Tomás de Iriarterekin, batez ere.