samar 1
adlag. Dagokion adjetibo edo adizlagunaren ondo-ondotik doan hitza, “areago asko gutxi baino” esanahia duena. ik. aski. (Adjetibo baten ondoan, eta, hortaz, eskubian artikulua edo beste mugatzaileren bat duela). Badut, nik uste, arrazoi pixka bat zakar samarra izateko. Patxik aurreratu samarra du bere lana. Guraso aberats samarrak zituen. Goiz ilun samar batean. || (Adizlagun baten edo adizlagun gisa ari den adjetibo baten eskubian, eta, hortaz, inongo markarik gabe edota adizlagun batek har ditzakeen markak soilik hartzen dituela). Euskara beti atzera samar gelditzen dela. Berandu samar bada ere. Dotore samar jantzia. Gertaera hau aspaldi samarrekoa da. || (Aditz baten era burutuaren ondotik). ik. samartu. Artean baretu samar zen hego haize indartsua. || Samarrean. Denak berdin samarrean jantziak.