Salyut
1971tik 1986ra bitartean lehen espazio egoitzak orbitan jarri zituen programa sobietarra. Salyut espazio egoitzak Soyuz espazio ontzietako kosmonauten bizileku eta laborategi gisa erabili ziren. Salyut-etan egin zituzten kosmonautek beren garaiko espazio egonaldi luzeenak. 1971n jaurtiki zuten saileko lehena eta 1986an, Salyut-en esperientzian oinarrituriko Mir espazio egoitza aurreratuagoa jaurtikitzearekin, amaitu zen programa.