Salvat-Papasseit, Joan
Katalandar poeta (Bartzelona, 1894 - Bartzelona, 1924). Gaztetandik anarko-sindikalismoaren teoriak defenditu zituen; kaietako zaindari eta dendari izan ondoren, Mar vella aldizkarian hasi zen idazten Millás Rauell, López Picó eta Manent idazleekin batera. Biriketako gaitzak jota hil zen 30 urte besterik ez zituenean. Poema bilduma nagusiak: Humo de fábrica (1918, Lantegiko kea), Poemes en ondes hertzianes (1919, Poemak uhin hertziarretan), L’irradiador del port i les gavines (1921, Portuko irrati-gizona eta kaioak), La gesta dels estels (1922, Izarren eginkaria), Poema de la rosa als llavis (1923, Arrosaren poema ezpainetan; Kataluniako amodiozko poema handitzat hartua) eta Osa Menor (1925ean argitaratua, Hartz Txikia).