Salomonen zutabe
iz. Arkit. Fustea kiribilduta duen zutabea. Hala deitzen zaio Erromako San Pedro elizan dagoenari, kondairak dioenez, Salomonen tenpluan baitzegoen hura, eta hala deitzen zaie haren gisako guztiei ere. Espainian, Portugalen eta Amerikako kolonietan erabili zen, batez ere, barroko aldiko churrigueresco estiloan. Ezagunenetako batzuk Berninik San Pedroko baldakinorako eginak dira (1624-1633), eta Salamancako San Esteban elizako aldare atzean daudenak.