Salpeter, Edwin Ernest
Austriar fisikaria (1924-1987). Austriatik Australiara emigratu zuen gaztetan. Australian eta Ingalaterran egin zituen ikasketak. 1948. urtetik aurrera Ingalaterran aritu zen lanean, quantumaren elektrodinamika eta fisika nuklearrea aztertzen, Hans A. Bethe-rekin batera. Bion artean fisika atomiko erlatibistari buruzko monografia ospetsu bat idatzi zuten. 1951n "triple-alpha" erreakzioak heliotik ikatza nola egin zezakeen azaldu zuen. Geroztik izar arteko gertaera asko aztertu ditu: fisika nuklearraren ondorioak izarren bilakaeran, harea pikorren eta molekulen sorrera, neutroi izarretako buru polarrak, galaxia multzoak, eta biofisika eta epidemiologia arazoak, besteak beste.
- Salomon
- salomondar
- Salomonen zutabe
- Salonika
- salpa
- Salpeter, Edwin Ernest
- salpetre
- salsifi
- Salt Range
- Salt River
- SALT