Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

salsifi

iz. Bot. Lore elkartuen familiako belar landarea, 20-60 cm luzea (Tragopogon porrifolius). Sustrai-luzea da eta kolorez zuria, txikori belarrarena antzekoa, zurtoin bakuna edo adar gutxikoa eta txandakako hostoak izaten ditu. Landugabeko sailetan eta bide bazterretan hazten da batez ere. Sukaldaritzan oso aintzat hartua da salsifi sustraia zenbait lurraldetan; egosita edo olio-ozpinetan jaten da.