Salome
Printzesa judua (72. urtean hila). Herodes Filiporen eta Herodiasen alaba zen. Amak bultzatuta, bere osaba Herodes Antipasen aurrean dantza egin zuen eta, ordainetan, San Joan Bataiatzailearen burua eskatu zuen. Musikagile, idazle eta pintore ugari oinarritu dira Salomeren dantzan beren lanak egiteko.