Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salo

Italiako iparraldeko hiria, Lonbardian, Bresciako probintzian, Garda aintziraren ertzean. 10.000 biztanle (1990). Turismoa.  v  Saloko errepublika. 1943-1945 bitarteko urteetan Italiar Errepublika Sozialaren gobernu egoitza. 1943an Mussolinik Salon eratu zuen faxisten gobernua. Kesselring alemaniar mariskalaren gudarosteen laguntza izan zuen, italiar partisanoei eta aliatuei aurre egiteko. Bigarren Mundu Gerra amaitzean desagertu zen Salo errepublika (1945). P. Pasolini italiar zinemagileak film bat egin zuen Salo errepublikaz, guztiz gogorra (Salo edo Sodomako ehun eta hogei egunak).