salmonido
izond. Zool. Salmoniformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Itsasoan edo erreketan bizi daitezke. Gorputz luzarana eta sendoa izaten dute. Bizkarrean bi hegal dituzte, aurrekoa garai samarra, hiruki egiturakoa, eta atzekoa txikia. Zakatz-zulo luzeak dituzte, begien paretik beheko barailaren azpirainokoak. Berez ipar hemisferiokoak dira, baina gaur egun mundu guztira hedatuak daude. Salmonidorik ezagunenak izokina eta amuarraina dira.