Salmona, Rogelio
Kolonbiar arkitektoa (Bogota, 1929 – Bogota, 2007). Ikasketak Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean egin zituen eta 1948. urteaz geroztik Le Corbusierren estudioan lan egin zuen. Fernando Martínez Sanabria, Guillermo Bermúdez eta Aníbal Morenorekin batera, nazioartean ospea zuten lehenengo kolonbiar arkitekto higikundea osatu zuen; funtzionalismoa gainditu eta arkitekturarako irtenbide berriak aukitzea zen higikunde horren asmo nagusia. Egin zituen lanen artean aipagarriak dira El Polo apartamentu saila, Bermúdez Umañarekin batera egina 1959an; El Parque apartamentu saila, hiriburuaren erdigunean; Jorge Eliécer Gaitán zentroa (1983), Museo Quimbaya de Armenia (1984; 1988ko Arkitekturako Sari Nazionala), Cartagenako Casa de Huéspedes Ilustres (1978-1982; 1986ko Arkitekturako Sari Nazionala), eta Kolonbiako Artxibo Nazionalaren egoitza (1989an hasia eta 1990eko Arkitekturako Sari Nazionala).
- Salmerón, Nicolás
- salmo
- salmodia
- salmogile
- Salmon, André
- Salmona, Rogelio
- salmonella
- salmonellosi
- salmonido
- salmoniforme
- salneurri