Salmerón, Nicolás
Espainiar politikaria, irakaslea eta filosofoa (Alhama la Seca, Almeria, 1838 - Paue, 1908). Grazia eta Justiziako ministroa eta Pi i Maragall-en ondorengoa Lehen Errepublikako lehendakaritzan (1873). Gorteetako lehendakari zen Pavía jeneralak estatu kolpea eman zuenean, eta Frantziara erbesteratu behar izan zuen. 1884an itzuli zen Espainiara eta Unión Republicana alderdia osatzen lagundu zuen. 1907an, ordea, erregionalistekin batu zen eta Solidaridad Catalana alderdia sortu zuen; alderdi hartako lehendakaria izan zen. Sanz del Río filosofoaren ikaslea izan zen, etakrausismoaren jarraitzailea.