salmo
iz. Juduen eta kristauen Jainkoa goraipatzeko kantua; Bibliako liburu bat osatzen duten kantuetako bakoitza. v Salmoen liburua. Erl. Biblian, 150 idazlan sakraturen bilduma, bost multzotan banatua, data zehatzik eta egile ezagunik ez duena. Lehen saila ustez Dabidena da, bigarrena eta hirugarrena beste zenbait egilerena, eta azken biak, egile ezezagunenak. Jatorrian kantatzeko idatzi ziren, eta nola erabili eta kantatu behar ziren adierazten zuten oharrak izaten zituzten askotan.