Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

salikal

izond. Bot. Magnoliopsidoen edo angiospermoen klaseko izen bereko ordenako zuhaitzez eta zuhaixkez esaten da. Gehienek hosto bakunak, txandaka antolatuak eta estipuladunak dituzte. Loreak, berriz, gerba egiturakoak, hostorik eta sepalorik gabeak, sexu banakoak eta dioikoak, arra eta emea oin banatan hazten direnak. Fruituak kusku egiturakoak eta hazitsuak dituzte. Oso lurralde hotzetan, Arabiako penintsularen erdian, Australian eta inguruko uharteetan izan ezik, mundu guztian hazten dira. Familia bakarra sartzen da salikalen baitan, salikazeoena, baina zuhaitz eta zuhaixka motak, aldiz, 350 bat dira. Horietan ezagunenak lertxuna, makala eta sahatsa dira.