Salinas de Gortari, Carlos
Mexikar politikaria (Mexiko, 1948). Finantza ministerioko kide zen 1971n, eta Mexikoko Barruti Federaleko Egitasmo eta Aurrekontuetarako ministro izendatu zuten 1982an. Lehendakarigai izan zen 1988. urteko hauteskundeetan PRI alderditik, baina haren garaipena gogor kritikatu zuten eskuindarrek zein ezkertiarrek, horiek iruzurra egin izana leporatu baitzioten PRI alderdiari. 1988. urtearen amaieran lehendakari hautatu zuten. 1993. urtearen amaieran eta 1994. urtearen hasieran aurre egin behar izan zion Mexikoko hegoaldeko Chiapas estatuan mexikar gobernuak hango indiarren eskaerei (lurra eta askatasuna) jaramonik egiten ez ziela eta gertatu zen matxinadari.