Salgado, Sebastião
Brasildar argazkilaria (Aymurés, 1944). Zuri-beltzeko argazkilaritzaren maisutzat hartzen da. Urte asko igaro ditu Parisen, eta gaur egun ere han bizi da. Salgado gizakien sufrimendua erakusten saiatzen da; bere lanetan presak ez du eraginik, eta urteak igaro daitezke lan bat amaitutzat ematen duen arte. 1994an 250 argazkiz osatutako erakusketa bat aurkeztu zuen Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan. Bere laneko gai nagusi batzuk: tuaregak, hainbat tribu, Indonesiako sufre meategietako langileak, Kazakhstan hegoaldeko langileak, etab. Bere argazki nagusiak Lurra eta Langileak liburuetan daude bilduta. Nazioarteko sariak eman dizkioten irudi nagusiak, berriz, hauek dira: Nômades atravessando o Lago Faguibim, ressecado (Mali, 1985); Refugiados da Seca (Txad, 1985); Refugiados en marcha para o Sudão (1985); Mina de ouro de Serra Pelada (Brasil, 1986); Franceses na Indochina (1987); Familia de Mineiro de Carvão (India, 1989); Guerra do Golfo (Kuwait, 1991). 1998an Asturiasko Printzearen Saria eman zioten.
- Sales, Joan
- salesiano
- salestar
- saletxe
- Salford
- Salgado, Sebastião
- salgai
- Salgari, Emilio
- saliar
- Salieri, Antonio
- salikal