Salgari, Emilio
Italiar idazlea (Verona, 1862 - Val San Martino, Turin, 1911). Verne, Sue eta Dumas idazleen ereduei jarraituz, gazteentzako 150 ipuin eta 80 kontakizun inguru idatzi zituen, gehienak abenturetan oinarrituak. Sandokan pertsonaia ospetsua sortu zuen, eta bere liburu batzuek arrakasta sonatua lortu bazuten ere, ekonomia arazo larriak izan zituen eta bere buruaz beste egin zuen. Obra nagusiak: I misteri della jungla nera (1895, Oihan beltzeko misterioak), I pirati della Malesia (1896, Malaysiako piratak), Il Corsaro Nero (1899, Kortsari beltza), Le tigri di Mompracem (1901, Mompracem-eko tigreak), Jolanda la figlia del Corsaro Nero (1905, Jolanda, Kortsari beltzaren alaba) eta Sandokan alla riscossa (1907, Sandokanen mendekua). Zinema eta telebistarako egokitu dira Salgariren lan asko.
- salestar
- saletxe
- Salford
- Salgado, Sebastião
- salgai
- Salgari, Emilio
- saliar
- Salieri, Antonio
- salikal
- salikazeo
- salikoa, lege