Salieri, Antonio
Italiar musikagilea, orkestra zuzendaria eta irakaslea (Legnano, 1750 - Viena, 1825). 1774. urtean Vienako gorteko musikagile izendatu zuen Jose II.a enperadoreak. 1788-1824. urteetan gorteko kapera maisua izan zen. Operak idatzi zituen batik bat, Austrian, Frantzian eta Italian aurkeztu zituenak. 1804. urtetik aurrera operak idazteari utzi zion eta eliza musika lantzen hasi zen. Salierik ikasle ugari izan zuen, Beethoven, Liszt eta Schubert, besteren artean, eta J. Haydn-en adiskide izan zen. Mozarten arerioa izan zen Vienako gortean, eta hura pozoitu izanaz ere salatu zuten, arrazoirik gabe ordea. 40 bat opera idatzi zituen alemaniez eta italieraz. Opera aipagarrienak: Les Danaïdes (1784); La grotta di Trofanio (1785); Tratare (1787). Operez gainera, oratorioak, kantatak, mezak, sinfoniak, kontzertuak, ganbera musika eta klaberako sonatak idatzi zituen, besteak beste.