Salamina
(Gr. Salamis). Zipreko antzinako hiriburua. Tradizioaren arabera, Teukrok, Telamonen semeak, sortu zuen hiria. Greziarra zen baina inguruko herriek konkistatu zuten (egiptoarrek, feniziarrek). Zipre erromatarren esku geratu zenean (K.a. 58) Pafos-eko hirian jarri zuten uharteko hiriburua. Matxinada bortitz bat eragin zuten K.a. II. mendean bertan finkatu ziren juduek, eta greziar asko hil zituzten. Lurrikara batek suntsitu zuen hiria eta Konstantzio II.ak eraiki zuen berriro. 649. urtean arabiarrek suntsitu zuten hiria, eta harrezkero gainbehera etorri zen, Famagustako hiria bultzatu zutelako, besteak beste.