Salandra, Antonio
Italiar politikaria (Troia, Foggiatik hurbil, 1853 - Erroma, 1931). Erromako unibertsitatean zuzenbide irakaslea izan ondoren (1879) diputatu hautatu zuten alderdi liberalaren eskutik (1886) eta hainbat alorretako ministro izan zen 1891-1910 urteetan. 1914an gobernuburu izendatu zuten eta Romagnan gertatu zen matxinada errepublikarrari aurre egin behar izan zion. Lehen Mundu Gerran Italiaren neutraltasuna erabaki ondoren, dekretu legeen bidez gobernatzeko baimena jaso zuen erregearengandik, eta gerran parte hartzea erabaki zuen 1915ean. Erromarako martxa bultzatu zuen 1922an eta faxismoaren aldeko izan zen hasieran. Senatari izan zen 1928an. Obra nagusiak: Italiar neutraltasuna: 1914. Oroitzapenak eta pentsamenduak (1928) eta Parte-hartzea: 1915 (1930).