sagu
iz. Ugaztun karraskaria, arratoiaren antzekoa baino hura baino txikiagoa (Mus musculus). 18 cm inguru luze izaten da, isatsaren 9ak barne. Ile sarri leuna du, kolorez bizkarrean gris iluna eta sabelaldean gris argia. Ezkata txikiez eta ile labur tentez estalia izaten du isatsa. Oso animalia ugalkorra da; 20-24 eguneko ernarialdia izaten du, eta 4, 6 edo 8 ume izan ditzake aldiko. Zernahi jaten eta karraskatzen du, eta galera handiak egiten ditu dabilen lekuan. Gizona heldu den leku guztietan bizi da.|| sagu(-)belar. Sin. errabia(-)belar. Hieracium pilosella. Elkartuen familiako belar-landarea, belardi lehorretan, larre lekuetan eta landu gabeko soroetan hazten dena (Hieracium pilosella). Errabia-belar izenaz ere ezagutzen da. 5-30 cm luze egin daiteke. Lantza edo arrautza egiturako hostoak izan ditzake, iletsuak eta sustraiaren buruan kokatuak, eta kolorez, gainetik berdeak eta azpitik zurixkak; zurtoinaren punta aldean txikiagoak izaten dira. Lore horia du, txorten zut luze baten puntan kokatua. Islandian, Azores uharteetan eta Kretan izan ezik, Europa guztian hazten da. || sagu-arte. Sagutegia. v Basasagua edo basoko sagua (Apodemus sylvaticus). Kritezidoen familiako sagu mota, basoetan eta landetan ibiltzen dena. Satain eta satagin izenez ere ezagutzen da. Itxuraz etxebarruko saguaren antzekoa da; kolorez, aldiz, hura baino ilunagoa; gaztaina koloreko ilea du. Bizpahiru umealdi izaten ditu urtean eta aldiko 6-8 ume izaten ditu. Intsektuak, harrak, fruituak, intxaurrak eta hurrak jaten ditu gehienbat. Europan, Asian, Amerikan eta Afrikan bizi da. v Uzta-sagua (Microtus minutus). Bizkarrean eta alboetan ile hori gorrixka eta sabelaldean zuria duena. Europako karraskaririk txikiena da. Isats oratzailea du eta lurrean ezik belarren zurtoinetara igota ere ibiltzen da. Habia bera ez du lurrean egiten, airean, kanaberen, lezken edo beste belarren zurtoinei lotua baizik. Europako eta Asiako erdialde guztian bizi da.