Sagia el Hamra
Mendebaleko Saharako iparraldeko eskualdea. 82.310 km2 eta 90.000 biztanle inguru (50.000 inguru nomadak). Hiriburua, El Aaiun. Espainiaren mendeko babesgo izan zen 1976 arte. v Mendebaleko Saharako uadia, Atlantikorako isurialdea duena. 420 km. Saharako Hamada mendialdetik jaisten diren uadiek osatua da, eta El Aaiun alderik alde igaro ondoren Ozeano Atlantikora heltzen da, Fun el Uad hiritik hurbil.