Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sagitario

Astr. Zodiakoko konstelazioa, Kaprikornioren eta Eskorpioren artean dagoena. Sagitarioren mendebaleko mugaren ondoan neguko solstizioa dago: eta hegoaldeko mugaraino, berriz, Eguzkia iristen da, izarretan zehar egiten duen itxurako bidaian. Sagitarion bi nebulosa daude, eta izar pila ugari.  v  Zodiakoko 9. zeinua, azaroaren 22tik abenduaren 21a arteko egunak hartzen dituena. Zentauro bat, arkua eskuetan duela eta gezia jaurtitzen edo, besterik gabe, arkutik ateratzen den gezia dira Sagitarioren irudiak. Babiloniarrek sortua da arkulariaren irudia, K.a. XI. mendean.