Sagunto, Sagunt
edo Morvedre. Espainiako ekialdeko hiria, Valentziako probintzian (Valentziako Autonomia Erkidegoa), Mediterraneo itsasoaren ertzean. 54.876 biztanle. Altzairugintza izan da ekonomia jarduera nagusia baina 1983. urtean itxi zuten altzairu lantegia. Fruituak (laranjak, limoiak) eta mineralak (ikatza) esportatzen dira portutik. Iberiako hiri zaharra da, eta antzinako monumentuak ugariak dira. Aipagarriak dira erromatarren garaiko teatroa, zirkua eta hilerria, harresiak, XIV-XV. mendeetako Santa Maria eliza gotikoa eta hiriko museoa. v Historia. Iberiar leinu batek sortutako hiria da, eta haraino heldu ziren greziar merkatariak. K.a. 219. urtean, Erromaren aliatua zenean, Anibal buru zuten kartagotarrek setiatu eta hartu zuten (Bigarren gerra punikoen hasiera). Erromatarrek konkistatu zuten K.a. 214an, eta oparotasun handia izan zuen hiriak. Bisigodoen, bizantziarren eta musulmanen esku egon ondoren Jaime I.ak konkistatu zuen (1248). 1874. urtean Alfontso XII.a egin zuten errege hiri horretan, eta hurrengo urtean hiri-gutuna jaso zuen erregearen eskutik. Morvedre izena izan zuen Erdi Arotik 1868 arte.
- sagu
- saguaro
- sagu-belarri
- Saguer, Louis
- Sagues
- Sagunto, Sagunt
- sagutegi
- sagu-txakur
- sagutxo
- saguzar
- Saha, Meghnad