sagitaria
iz. Bot. Alismazeoen familiako 20 bat landare kotiledoi-bakarren izena. Uretako landareak dira, eta erraboila egiturako sustraiak dituzte. Hostoa ur gainean duten motek gezi itxurakoa dute, eta urpean dutenek, berriz, zinta egiturakoa. Lorea hiru hostokoa eta kolorez zuria dute, lirioaren antzekoa. Zenbait animalia basatiren bazkan (ahateenean eta antzarenean esate baterako) garrantzi handia du Sagittaria mota batzuen erraboilak. Baina ez animaliek bakarrik, hainbat lurraldeetako gizonek ere, Ipar Amerikako indiarrek lehen, eta Japoniakoek eta Txinakoek orain, jaten dituzte Sagittaria sagittifolia izenekoaren erraboilak; eta landu ere egiten da azkeneko bi lurralde horietan.