Sagastibeltza, José Miguel de
Nafar militar karlista (Leitza, 1879 - Donostia, 1836). Nafarroako hirugarren batailoia antolatu eta gidatu zuen, eta Karlos V.a erregegaia errege ezagutu zuen lehenengoetako bat izan zen (1833). Urtebete geroago koronel egin zuten, eta Larraintzako garaipenenaren ondoren brigadier izendatu zuten. Gipuzkoako komandante nagusi egin zuten geroago. Ingelesen aurka borrokan ari zela hil zen Donostian.
- sagar-zorri
- Sagaseta de Ilurdoz, Angel
- Sagaseta
- Sagasta, Práxedes Mateo
- sagasti
- Sagastibeltza, José Miguel de
- Sagastieta
- Sagastizabal Errazu, Joxean
- sagastoi
- Sagia el Hamra
- sagitaria