Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sadismo

iz. Plazerra lortzeko bestearen sufrimendua ezinbestekoa duenaren sexu joera.  v  R. von Krafft-Ebing-ek (Psychopatia sexualis, 1889) proposatu zuen hitz hau, Sade markesaren idazlanetan oinarri hartuta. Freud-ek adiera zabalago bat eman zion hitzari, sexu joeren mugetatik gaindi. Psikoanalisiaren ikuspegitik, loturik doaz sadismoa eta, berez, haren alderantzizkoa den masokismoa.