saduzear
izlag. eta iz. Arimaren hilezkortasuna eta gorputzaren biztuera ukatzen zuten judu talde bateko kidea. v Farisearren eta saduzearren irakatsiak. Hirkano I.aren (K.a. 135 - K.a. 105) garaian sortu zen saduzearren taldea. Gehienak aitonen semeak ziren, eta legea onartu arren ahozko tradizioa ukatzen zuten. 70. urtean desagertu ziren, erromatarrek Jerusalem suntsitu zutenean.