Sadoveanu, Mikhail
Errumaniar idazlea (Pascani, Moldavia, 1880 - Bukarest, 1961). 1904. urtean egin zen ezagun argitaratu zuen ipuin bilduma bati esker. Molde modernoko literatura lan asko argitaratu zituen harrezkero, eleberri historikoak, fikziozkoak eta gazteentzako kontakizun liburuak bereziki: Ancutzako ostatua (1928), Karramarroaren zeinua (1929), Aizkora (1930), Jder anai-arrebak trilogia (1935-1942) eta Sorgindutako basoa (1950). Lenin bake saria eskuratu zuen 1961. urtean.