Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sabadell

Kataluniako ekialdeko hiria eta Mendebaleko Vallès eskualdeko hiriburua, Bartzelonako probintziaren ekialdean, Bartzelonako hiriaren iparraldean eta Ripoll ibaiaren ertzean. 192.142 biztanle. Industria (ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, metalurgia, industria kimikoa, eraikuntzarako gaiak, automobilgintzarako gaiak) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. Erromatarren garaiko Arrahona hiriari dagokio. XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Sabadell; 1373. urtean Aragoiko koroaren mendean zen. XVIII-XIX. mendeetan oparotasun handia izan zuen ehungintzari esker, eta etorkin asko joan ziren Sabadella.