Saarinen, Eero
Finlandiar arkitektoa eta diseinatzailea (Kirkkonummi, 1910 - Ann Arbor, Michigan, 1961). Yale-ko unibertsitatean egin zituen arkitekturako ikasketak. Aitarekin batera lan egin zuen hasieran. Teknologiaren bilakaeraz arduraturik egitura mota berriak proposatu zituen, forma eta espazio askeagoak erabiltzeko bidea eman zutenak. Haren obren artean aipagarriak dira General Motors industriarako eginiko eraikin multzoa (1955, Detroit), Rochester-eko IBM fabrikak eta Yorktown-eko IBM-ko ikerketarako gunea. Altzari askoren diseinuak ere egin zituen.