Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saadi

edo Sa’di, Muslah al-Din. Pertsiar poeta (Shiraz, 1213 - Shiraz, 1291). Pertsiako idazle klasiko nagusietakoa izan zen. Teologo ospetsuak eman zituen familia batean sortu zen, eta Bagdad-eko eskola nagusian ikasi zuen. Irak, Siria eta Arabian barrena bidaia ugari egin ondoren, sorterrira itzuli eta han bukatu zituen bere bi gogoeta liburu ospetsuak: Bustan (1257, Barata), poema epikoetan ohi zen neurri bera erabilita, eta Gulistan (1258, Arrosadia), hitz laua eta neurtua nahasian erabili zituen liburua. Ghazal edo maitasunezko poemak landu zituen maisutasun handiz, eta, erabili zuen herri literaturako estilo lainoari esker, Ekialdeko poeta ospetsuenetako bat izan da mendeetan zehar. XVII. mendean, Saadiren Gulistan liburuaren bitartez ezagutarazi ziren Europan pertsiar literatura moldeak.